William Francome erdi mailako zuria arrunta da, Estatu Batuetako sistema judizialaren itzalen barnerantz abiatuko dena, heriotzako korridorean dagoen preso famatuenaren istorioa ezagutzeko: Mumia Abu-Jamal-ena.
Beraien arteko harremana sinplea da: “1981eko abenduaren 9an jaio nintzen Londresen. Egun horretan bertan, 5.000 Km-tara, pantera beltza eta kazetari iraultzailea zen aktibista bat polizia bat erailtzeagatik atxilotua izan zen Filadelfian. Bere errugabetasuna defendatu arren heriotza zigorra jaso zuen eta ordutik bere exekuzioaren zain dago”.
Eguzki Bideoak

1994. urtean sortu genuen itsasontzi bat ikus-entzunezko ekoizpeneko mugak zeharkatzeko: Eguzki Bideoak jaio zen. Erregimari atxikitu gabeko errepubliketan zehar ziharduen, proiekzio eta edizio ekipamenduak lortu eta komunitate politikora bueltatzea lortzeko babeslekuetan. Mende berriarekin batera zeroen eta bat zenbakien errealitatea jaio zen: media-aktibismoaren ozeanoan murgildu ginen. Gure munduak ikus-entzunezko kontaketa kolektiboa garatzen zuen bitartean, helburu politikodun teknologia-esperimentuak aurkitu genituen: ontzi-banatzaile bihurtu ginen. Gaur da eguna zeinetan sarean gure uhartea eraikitzen dihardugun. Hemen gaude eztabaidatzeko, bideoak partekatzeko eta gure iraultza...





















